⛅ EGURALDIA

Ostarte eta hodei artean

Erredakzioa 2024ko ots. 19a, 08:36

Tenperatura nahiko epelak izango ditugu, baina Lorenzo nahiko lotsati mantenduko da, hodei artean izpiren bat pasaraziz.

Egunaren zati gehiena hodei askorekin igaroko da, arratsean horiek gutxituko badira ere. Euri txikia ere egin dezakeela ohartarazi du Euskalmetek. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea izango da nagusi, aparteko indarrik gabe. Termometroetan ez dugu muturreko tenperaturarik ikusiko, eguneko tartea Gasteizen 5 eta 14 gradu artean ibiliko baita.

Biharko, antzeko agertokia marraztu dute. Goizean goiz lainoak sortuko dira, eta, ondoren, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Egunaren amaierarako erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu. Eolo aldakor ibiliko da, eta arratsalde partean tarte biziak izango ditu, batez ere ipar-ekialdetik. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango, 4 eta 16 gradu arteko tartean mantenduko direlako.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide