⛅ EGURALDIA

Hodeien desfilea

Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 08:41

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostiral arratsaldea eta larunbat goiza izango dira hobbiten moduan aire zabaleko jarduera normatibo eta xaloak egiteko une aproposenak. Hala suertatzen ez bada, bota errua Euskalmeti.

Hodei askorekin esnatu da ostirala, eta hala mantenduko da lehen orduetan. Osterantzean, apurka-apurka hodeitza gutxitzen joango da, eta ostarteak ere ikusi ahalko dira. Bereziki goizean euri txikia egin dezake, eta Eolo indartsu ariko da, ipar aldetik. Termometroetan, Lorenzok jai hartu duela sentituko da, eta hiriburuan 4 et 13 gradu arteko aldean egongo dira.

Asteburuari begira, larunbata pixka bat goibel esnatuko bada ere, giro argitsuagoa nagusitzen joango da, eta goi mailako hodeiak baino ez dira geratuko. Tenperaturak bere horretan egongo dira, 3 eta 13 gradu artean. Igandea kontrako norabidean joango da: lanbro eta hodei gutxirekin hasiko da, baina ondoren berriro hodeiak sartuko zaizkigu, eta ortzia oso estalita geratuko da. Egun horretako alde termikoa bereziki zabala izango da, gradu batean hasi eta 17 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago