⛅ EGURALDIA

Bihar eguerdira arte, estaliago

Erredakzioa 2024ko ots. 15a, 08:51

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldean euri txikia egin dezake, eta bihar tenperatura maximoak amilduko dira, Euskal Herri tropikalaren zaletu direnen zoritxarrerako.

Iragarritako aldaketa gauzatzen ari da honezkero, eta osteguna hodeitsu esnatu da. Hala jarraituko du egun osoan, eta arratsaldean euria egin ahalko du ere. Ez omen da asko izango, ordea. Eolo temati mantenduko da azken egunotako hegoaldeko osagaian, eta aurreko egunetan baino indartsuago ibiliko da. Tenperaturetan ez da aldaketarik espero: Gasteizen 8 eta 19 gradu artean ibiliko dira termometroak.

Hodeitzak bihar goizera arte trinkotuta jarraituko du, baina arratsaldetik aurrera ostarteak zabalduko dira ere. Batez ere goizean bustitzeko aukera dago. Haizeak ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du, eta goizean bolada gogorrak izango ditu. Termometroetan, maximoak asko jaitsiko dira, eguneko gradientean 6 eta 13 gradu arteko tenperaturak espero baitira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago