⛅ EGURALDIA

Udaberrituz

Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 08:39

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua eta —egunaren erdian— tenperatura nahiko epelak izango ditugu gaur eta bihar. 

Lainoak izango ditugu goizean goiz, baina ondoren giro eguzkitsua gailenduko da. Hala eta guztiz ere, tarteka hodeiak agertuko dira, baina erdi eta goi mailakoak izango dira. Eolo hego-mendebaldetik ibiliko da, aparteko indarrik gabe. Tenperaturen tartea Gasteizen 2 eta 17 gradu artean ibiliko da.

Bihar ere eguzkia izango dugu gehienetan, baina bezperan baino hodei gehiago ikusiko dituzte zerura begiratzeko atrebentzia dutenek. Asteartean bezala, goizen lainoak agertu daitezke, eta gero hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Haizea berdinetan ibiliko da, hegotik, eta tenperatura minimoak apur bat igoko dira, eguneko tarte termikoa 5 eta 17 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago