Egun hodeitsua izango da astelehen hau, lehen orduetan behintzat. Euria egin dezake, eta, AEMETen arabera ekaitzak jo dezake ere. Arratsaldetik aurrera, ordea, hodeiek gutxitzera joko bide dute. Mendebalde edo ipar-mendebaldeko haizea izango dugu, baina Araban ez omen du joko gogor —kostaldean ez bezala, bertan abisu horia ezarri dutelako—. Tenperaturetan ez da aldaketarik espero, eta Gasteizen 2 eta 13 gradu arteko tartean mugituko da.
Bihar lainoekin hasiko da eguna, baina gero giro eguzkitsua nagusituko da. Halere, erdi eta goi mailako hodeiak ere izango dira tarteka. Eolok hego-mendebaldetik egingo du ufa. Tenperaturei dagokienez, aldaketa handiena maximoetan igarriko da: Gasteizen termometroa 1 eta 17 gradu artean ibiliko da.