Zeru estaliak izango ditugu gaur, bai eta euria ere. Bereziki goizean haizeak gogor egingo du, hegotik eta hego-mendebaldetik. Hortaz, atzo emandako abisu horia mantendu dute gaur zein biharkorako. Haizeguneetan 100 km/h-ko baino gehiagoko haizeteak egon daitezke. Termometroan, maximoetan nabarituko da aldaketa gehiena, minimoak bere horretan mantenduko badira ere: Gasteizen 7 eta 12 gradu arteko aldean ibiliko dira.
Asteburuari begira, zeru hodeitsua egongo da, eta bereziki larunbatean euria egiteko aukera handiak daude, batez ere egunaren lehen partean. AEMETek ekaitzak jotzeko arriskuaz ere ohartarazi du. Igandean euria egin dezake, baina gutxiago izango omen da. Haize gogorrak mantenduko dira, eta tenperatura minimoak amilduko dira: larunbatean 1-10 eta igandean 2-11 gradu arteko aldeak espero izatekoak dira.