Zerua hodeitsu izango dugu gaur, eta batez ere arratsaldetik aurrera euria egin dezake. Haizearekin kontuz ibili beharko da. Euskalmetek abisu horia eman du hori dela-eta: hegoalde eta hego-mendebaldetiko haize boladek 80 kilometro orduko abiadura hartu dezakete, eta haizeguneetan 110-120 km/h-ra iritsi daitezke. Termometroetan ez da aparteko hotzik espero: hiriburuan 8 eta 15 gradu arteko aldea izango dute.
Bihar antzeko giro goibela mantenduko da, eta euria egingo du. AEMETen arabera arratsaldean ekaitzek jo dezakete. Haizea bere horretan mantenduko da, norabide eta indar berdinarekin, momentuz Euskalmetek abisurik eman ez badu ere. Tenperaturen tartea antzera ibiliko da hiriburuan, 7 eta 13 gradu artean