Gaur goizean zenbait lekutan lanbroa agertuko da. Horien ostean, hodeiak ugarituko dira, eta goizean zerua tarteka hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Euri pixka bat egin lezake arratsaldean, eta leku batzuetan izotza sor daiteke. Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu, bereziki gauean oso bolada gogorrak izan ditzakeena. Hiriburuan tenperaturen tartea 3 eta 14 gradu artean egongo da.
Karlotta urteko lehen denboralearen astindua ez omen da larregi nabarituko gurean, bete-betean harrapatuko ez gaituelako. Momentuz, AEMETek ez bezala, Euskalmetek ez du abisurik eman. Halere, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak espero dira biharkoan ere, eta, beste behin, arratsaldean euria egin lezake. Haizeteetan nabarituko da gehienbat denboralea, haize indartsuak sor ditzakeelako. Tenperatura minimoak asko igoko dira, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 14 gradu artean kokatuz.