⛅ EGURALDIA

Aldatzear dago

Erredakzioa 2024ko ots. 6a, 08:33
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur Eguzkia ikusiko dugun arren, bihartik aurrera hodeiak berriz ere nagusitzen hasiko dira.

Lainoak agertuko dira goizean, eta zerua hodeitsu geratuko da lehen orduetan. Eguerditik aurrera, baina, hodeiak gutxituz joango direla dio Euskametek. Haize aldakorra izango dugu, aparteko indarrik gabekoa. Arratsalde partean ipar osagaian finkatuko da. Termometroan ez da aldaketa handirik espero, eta hiriburuko tartea 2 eta 14 gradu artekoa izango da.

Biharkoan ere egun lainotsua izango dugu goizean goiz, baina oraingoan Eguzkia ez omen da gailenduko. Zerua hodeitsu egongo da, eta egunaren azken orduetan euria egin dezake. Ez omen da asko izango, baina. Eolo bezperan baino dezente indartsuago ibiliko da, bolada gogorrekin. Hego-mendebaldetik ariko da. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, eta zenbait lekutan izotzarekin adi ibili beharko da. Gasteizen, 3 eta 13 gradu artekoa izango da eguneko tartea.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide