⛅ EGURALDIA

Ilunago egongo da

Erredakzioa 2024ko ots. 5a, 08:31
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak nagusituko dira datozen orduetan, baina tenperaturen tartea bere horretan geratuko da.

Azken egunotako menia antzean utzi eta gaurtik aurrera zerua tarteka hodeitsu geratuko da, behe hodeiekin. Arratsaldean zertxobait altxatuko dira, erdi eta goi mailakoak izanik. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da. Termometroan ez da aldaketa larregirik ikusiko, Gasteizen 3 eta 15 gradu artean egongo baitira.

Bihar goizerako lainoak espero izatekoak dira, eta horiek altxatzean giroa ez da asko garbituko, buru gainean erdi eta goi mailako hodeiez zipriztindutako zerua izango dugulako. Eolok ez du burua altxatuko, eta norabide aldakorretik ariko da, aparteko indarrik gabe. Errepideetan adi ibili beharko da, Euskalmeten arabera zenbait lekutan izotza sortu daiteke eta. Halere, Gasteizen 4 eta 16 gradu arteko tenperaturak egongo dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide