⛅ EGURALDIA

Eguzkia gailenduko da

Erredakzioa 2024ko ots. 2a, 08:41

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeitza gutxituko da arratsaldetik aurrera eta zeru grisek asteburu eguzkitsu bati paso emango diote. 

Zeru hodeitsua izango dugu gaur, batez ere goizean. Desagertuko ez badira ere, arratsaldetik aurrera gutxituko dira, eta batez ere hegoaldean Eguzkia ikusi ahalko da. Ipar osagaiko haizea izango dugu, ahul-bizi. Termometroei dagokienez, Gasteizen 6 eta 12 gradu arteko aldea iragarri dute.

Larunbat goiza tarteka hodeitsu esnatuko da, baina orduan ere denborak aurrera egin ahala hodeiek gutxitzera joko dute eta arratsaldean ia-ia oskarbi geratuko da. Igande goiza lainoez zipriztinduko bada ere, ondoren hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da ere. Asteburuan haizeak ez du aparteko indarrik izango, eta tenperaturak antzera ibiliko dira: 3-15 gradu artean larunbatean eta 5-15 igandean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago