⛅ EGURALDIA

Ilundu nahi du

Erredakzioa 2024ko ots. 1a, 08:35
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldetik aurrera espero den aldaketaren zain, momentuz goiz eguzkitsua izango da gaurkoa.

Goizean zerua hodei gutxirekin egongo da, baina arratsalde partean hodeitza pilatuko da, oso hodeitsu geratu arten. AEMETen arabera, euri pixka bat egin dezake ere. Haizeak ez du gogorregi joko, eta ipar partetik ariko da. Gasteizen tenperaturen tartea nahiko epela izango da, 5 graduan hasi eta 14raino.

Ostegun arratsaldean finkatutako giroan tematuko da ostirala, eta zeru hodeitsuak izango ditugu. Euskalmeten arabera ez da euririk espero, baina AEMETek euri txikia egingo duela dio. Haizeak ipar osagaian segituko du, ahul-bizi. Tenperaturei dagokienez, ez da aldaketa larregirik espero, baina minimoek pitin bat egingo dute gora: 7 eta 13 gradu arteko aldea espero da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide