⛅ EGURALDIA

Eutsiko dio

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 31

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur Lorenzo ikusiko dugu zeruan, baina bihar bestelako giroa dator, hodei gehiagorekin.

Gaurko eguna, gutxi gorabehera, atzokoaren ildotik joango da. Goizean lainoak agertuko badira ere, ondoren eguzkitsu geratuko da, goi mailako hodeiez zipriztinduta. Haizeak hegotik egingo du goizean, baina arratsaldean aldakor geratuko da. Tenperaturen tartea nahiko zabala izango da, 2 graduan hasi eta 15era iritsita.

Behin goizeko lainoak altxatuta, zerua hodei gutxirekin egon daiteke hasieran, baina hondoren hodeiak pilatuko dira, oso hodeitsu geratu arte. Eolok gehienbat iparretik egingo du, ahul bizi. Tenperarura minimoek zertxobait gora egingo dute, eguneko tartea Gasteizen 5 eta 15 gradu artean geratuko delarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago