⛅ EGURALDIA

Lainoen ostean, garbi

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 30a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Erdi eta goi mailako hodeiez zipriztindutako zeruak izango ditugu datozen bi egunotan, goizean goizeko lainoekin batera.

Hodei gutxirekin edo oskarbi azalduko zaigu eguna. Egongo diren hodei apurrak erdi eta goi mailakoak izango dira. Goizean goiz lainoa agertuko da, halere. Azken egunotako joerari jarraiki, haizea hegoaldetik ariko da. Hiriburuan, tenperaturen tartea 3 eta 14 gradu artekoa izango da.

Lainoa errepikatuko da asteazkenean. Arratsalde partean bereziki eguzkitsu egongo da zerua, goi mailako hodei batzuekin. Eolo hegoaldeko osagaiarekin ibiliko da goizean, baina arratsaldetik aurrera aldakor geratuko da. Tenperaturetan ez da demaseko aldaketarik egongo, eta gauean zein goizean goiz hotza izango dugu: 2 eta 14 gradu arteko aldeak espero dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago