⛅ EGURALDIA

Hodeiak ere atentzio faltan dira

Erredakzioa 2024ko urt. 29a, 08:28

Erdi eta goi mailako hodeiez zipriztinduta egongo dira gaurko zeruak, eta bihar arratsaldera arte ez omen da Lorenzo gailenduko.

Zerua partez hodeitsua izango dugu gaurkoan, erdi eta goi mailako hodeiekin. Edalontzia erdi hustuta ikusi du Euskalmetek. AEMETek eta beste zenbait zerbitzuk edalontzia erdi beteta ikusi dute, eta, ondorioz, Eguzkia ere ikusi ahalko da hauen arabera. Eolok hegotik egingo du ufa, bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea Gasteizen 7 eta 14 gradu artean ibiliko da.

Bihar goizerako antzeko agertokia marraztu du Euskalmetek, erdi eta goi mailako hodeiak egongo direlakoan, baina arratsalderako giro eguzkitsua agindu du. Haizea bere horretan geratuko da, hegotik ufaka. Tenperaturei dagokienez, minimoetan igarriko da alde gehiena, eguneko tartea 4 eta 14 gradu artean ibiliko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide