⛅ EGURALDIA

Giro eguzkitsua asteburu osoan

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 26a

Goizean goizeko lainoak altxatzean, goi mailako hodeiak baino ez dira egongo, Eguzkia gailenduz.

Bai gaur zein asteburu osoan lainoekin hasiko dira egunak. Ostiral honetan goi mailako hodeiak izango ditugu, eta Lorenzo berriro ikusi ahalko dugu. Arratsaldean haizea ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturei dagokienez, minimoetan etorriko da aldaketa handiena, eguneko tartea Gasteizen 2 eta 17 gradu artean mugituko baita.

Larunbatean Eguzkia jaun eta jabe izango da, erdi eta goi mailako hodeiak ere igaroko badira ere. Giro hori errepikatuko da igandean. Haizeak ez du aparteko indarrik izango. Tenperaturak apurka berreskuratuko dira, larunbat eta igandean hurrenez hurren 4-18 eta 6-16 gradu artean egongo direlako.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago