⛅ EGURALDIA

Uda giroan

Erredakzioa 2024ko urt. 25a, 08:38

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura nahiko altuak eta giro eguzkitsua izango dira nagusi, baina arratsaldeetan hodei gehiago izango ditugu. 

Gaur egun eguzkitsua izango dugu hasieran, baina egunak aurrera egin ahala goi hodeiak ugarituko dira. Haizearen norabidea ere aldatuko da: goizean hegotik egingo badu ere, arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Dena dela, Eolok ez du larregi freskatuko, eta, beste behin, urtarrilean batere ohikoak ez diren tenperaturetara iritsiko da gaur: Gasteizen 6 eta 18 gradu arteko aldea egongo da termometroetan.

Bihar goizean lainoak azalduko dira. Ondoren, hodeiak eta ostarteak igaroko dira zerutik. Arratsaldean hodeitza handituko da. Eolok bezperaren bidetik egingo du: hegoaldetik goizean, eta iparretik arratsaldean. Koska bat beherago, baina termometroa antzera ibiliko da: 4 eta 17 gradu arteko aldea izango bide dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago