Atzoko egunak markatutako bidetik joango da gaurkoa. Goizean lainoak agertuko dira, baina, horiek altxatu ostean, zerua eguzkitsu egongo da gehienetan. Eolok hegoaldeko osagaian finkatuta jarraituko du, eta tenperaturak ere antzera mantenduko dira: Gasteizen, 5 eta 18 gradu arteko aldea egongo da termometroetan.
Bihar goizerako antzeko aurreikuspena dago: lainoen ostean, giro eguzkitsua. Halere, egunak aurrera egin ahala hodeiak ugarituko dira. Hegoaldeko haizeak ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Tenperaturei dagokionez, ia-ia ez da aldaketarik egongo, eguneko tartea 6 eta 18 gradu artekoa izango baita.