⛅ EGURALDIA

Eguzkitsua dator

Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 08:31

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru garbiak gailenduko dira datozen orduetan, eta tenperaturak nahiko altu mantenduko dira, urtarrilean gaudela kontuan izanda.

Goizean goiz lainoekin hasiko da asteartea, baina gero giro eguzkitsua gailenduko da, batez ere arratsaldean. Hodeiak egongo dira ere, goi mailakoak izango dira. Haizeak hegotik egingo du ufa, eta tenperaturen tartea nahiko epel geratuko da: 5 eta 15 gradu artean, Gasteizen.

Biharko, antzeko agertokia izango dugu: lainoak izango ditugu goizean, baina ondoren nahiko garbi geratuko da, goi mailako hodeiez zipriztinduta. Eolo hegoaldeko osagaian geratuko da, aparteko indarrik gabe. Maximoek pittin bat gorago egingo dute: eguneko tartea 4 eta 17 gradu artean geratuko da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago