⛅ EGURALDIA

Epeltzeko joeran

Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 09:02
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Azken egunotako hotza atzean utzita, galinstanoak apurka gorago egingo du. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira.

Goiz lanbroarekin batera esnatuko da eguna; ondoren, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Bereziki arratsaldetik aurrera hodei gehiago pilatuko bide dira. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, goizean indartsuago joko duena. Tenperaturen tartea Gasteizen 4 eta 14 gradu artean egongo da.

Biharko, antzeko agertokia marraztu dute, goizean goizeko lanbroekin, eta, ondoren, tarteka zeru hodeitsuekin. Eolo bihar ere noraezean ibiliko da. Termometroei dagokienez, nabarmenena izango da tenperatura minimoak dezente igoko direla, 7 eta 15 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide