⛅ EGURALDIA

Asteburu hotz eta argitsua

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean hotz handia eta zeru estaliak izango ditugu. Arratsaldetik aurrera, osterantzean, garbituko du, eta egoera hori asteburura ere luzatuko da.

Gaurkoz zerua oso hodeitsu mantenduko da, baina arratsalderako hodeiak gutxitu eta zerua oskarbi geratuko da. Eolok ipar osagaian finkatuko da oraingoan, baina ez da baretuko haizeguneetan, eta bolada gogorrak izango ditu. Hotz handia izango da: galinstanoa -3 eta 5 gradu artean baino ez da mugituko, baina sentsazio termikoa -7 eta 2 gradu artean kokatu du AEMETek.

Larunbatean, goizean lainoa zabalduko da, baina gero zerua nahiko garbi geratuko da. Egun honetarako abisu horia eman dute muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik: -5 eta 8 gradu arteko aldea espero da. Igandean antzeko giroa egongo da: lanbroak azalduko dira goizean, eta ondoren hodei gutxirekin geratuko da. Izotzari ere adi egon beharko zaio, baina tenperaturek zertxobait hobera egingo dute: -3 eta 11 gradu artekoak izango dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago