Zeru hodeitsuek segida izango dute gaurkoan. Eguerdi partean ostarteak zabalduko dira, halere. Tarteka euria egin dezake. Eolo haserre ibiliko da gaur, eta, horregatik, abisu horia emana dute: bereziki haizeguneetan eskatu dute arreta, horietan hego osagaiko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezaketelako. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik espero, eguneko tartea hiriburuan 9 eta 15 gradu artean egongo delako.
Bihar antzeko agertokia izango dugu: zeru hodeitsuak eta, batez ere arratsaldean, euria egiteko aukera. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, eta bereziki goizean indartsua izan daiteke. Termometroek behera egingo dute modu nabarmenean, eta batez ere tenperatura minimoetan igarriko da aldea: 5 eta 13 gradu artekoak espero izatekoak dira.