Lainoekin hasiko da eguna, eta, behin horiek altxatuta, ez du garbituko. Hala, zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria ere egin ahalko du. Azken egunotako joerari jarraiki, haizeak mendebaldetik egingo du, baina oraingoan gogorragoa izango bide da. Tenperaturak antzera ibiliko dira, eguneko tartea Gasteizen 7 eta 15 gradu artekoa izango baita.
Zerua hodeitsuek asteazkenean ere segida izango dute. Halere, batez ere erdiko orduetan ostarta batzuk zabaldu daitezke. Noizean behin euria egin dezake. Eolok bere horretan segituko du, hego-mendebaldeko osagaian, baina bezperan baino motelago. Tenperatura altuagoak espero dira, 9 eta 16 gradu artean.