⛅ EGURALDIA

Epeltzera doa

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 15a

Tenperatura jasangarriagoak izango ditugu astearen hasiera honetan, zeruan hodeiak eta euri arinak izango baditugu ere. 

Goizerako zeru hodeitsua eta euria izango ditugu. Arratsalde parterako, baina, atertuko dela dio Euskalmetek, ostarteak zabalduko direlarik. Hego-mendebaldetik eta hegotik ariko da Eolo, eta tenperaturetan hobekuntza nabarmena izango dugu aurreko egunekin alderatuz, Gasteizen 7 eta 15 gradu arteko aldea iragarri dutelako.

Astearte goizean lainoa izango dugu, eta ondoren zerua oso hodeitsu egongo dela dio Euskalmetek. Euri txikia izan daiteke ere. Haizeak gogorrago joko du bihar, hegoaldeko osagai nagusian geratuta. AEMETen arabera, tenperaturak bere horretan mantenduko dira, 7 eta 15 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago