⛅ EGURALDIA

Garbi, larunbat arratsaldera arte

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 12a

Pixkanaka muturreko tenperaturak atzean geratuko dira, eta gaur zein larunbat goizean Lorenzo ikusiko dugu. Igandean, osteratzean, euria dator.

Goizeko hamarrak arte azken egunetan izan den abisu horia luzatu du Euskalmetek, tenperatura baxuak direla eta. Dena dela, hiriburuan eguneko tenperaturen tartea 2 eta 8 gradu artean egongo da AEMETen arabera. Oro har, egun eguzkitsua izango dugu goizean goizeko lainoak altxatzen direnean. Haizeak iparretik egingo du.

Asteburuari begira, larunbatean hodeiak eta ostarteak izango ditugu, hego haizearekin batera. Tenperaturen tartea dezente zabalduko da, eta batez ere izotzarekin tentuz ibili beharko da: -3 eta 11 gradu artekoa iragarri dute Gasteizerako. Igandean, berriz, berriro iluntzera joko du, hodei askorekin eta bereziki arratsaldean euria egiteko aukerekin. Egun horretan, baina, muturreko hotza atzean geratuko bide da, 4 eta 14 gradu arteko tartea geratuko delarik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago