Eguerdira arte mantendu dute elurragatiko abisu horia. Goizean elur kota 500 metroan kokatu du Euskalmetek, baina arratsaldean 900-1.000 metro inguruan egongo delakoan daude meteorologoak. Gainerakoan, zerua oso hodeitsu egongo da, eta batez ere goizean zaparradak bota ditzake. Haizeak iparretik egingo du ufa, eta bolada gogorren bat izan dezake. Tenperaturak -1 eta 4 gradu artean mugituko dira hiriburuan.
Bihar garbiago egongo da. Goizean lainoak zabalduko dira, eta lehen orduetan tarteka hodeitsu egongo bada ere, egunak aurrera egin ahala hodeitza gutxituko da. Hegotik joko du Eolok. Tenperaturei dagokienez, alde nabarmena egongo da, eta izotza sortu ahalko da: -3 eta 8 gradu artean mugituko da galinstanoa.