⛅ EGURALDIA

Motelagoa bide dator

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 9a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur egun hotza izango dugu, baina Eguzkia ere ikusi ahalko dugu, eta ez da elurrik espero. Biharko elurteari dagokionez, aurreikuspenak moteldu dira, eta elur kota gorago egongo omen da.

Muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik abisu horia emana du Euskalmetek goizeko hamarrak arte. Goizen lanbroa agertu daiteke, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean hodeitza handituko da. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, eta tenperaturen tartea hiriburuan -2 eta 8 gradu artekoa izango da.

Bihar "noizbehinka" elurra edo elur bustia egingo duela iragarri du Euskalmetek, eta arratsalderako elur kota 600 metroan egongo dela dio AEMETek. Euskalmetek 400-700 metro arteko tarte zabala iragarri du, eta abisu horia emana du egun guztirako. Tenperaturei dagokienez, 0 eta 4 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago