⛅ EGURALDIA

Hotz, baina elur askorik gabe

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 8a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteazkenetik aurrera etor daitekeenaren zain, momentuz ez da elur askorik espero lurralde gehienean, kota 600-800 metroan egongo delako. 

Elur kota 600-800 metro artean egongo da gaur, eta, horregatik, Euskalmetek abisu horia mantendu du; momentuz, goizeko bederatziak arte indarrean da. 0 eta 2 zentimetro arteko lodierak iragarri dituzte 600 metroan. Informazio hau osatzeko orduan –08:30– Urduña eta Herrerako mendateetan baino ez dira kateak behar. Gainerakoan, zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki goizean. Eolok hegotik egingo du ufa, eta batez ere goizean gogotik ariko da. Gauean izotza egin dezake. Tenperaturen tartea -1 eta 6 gradu artean egongo da Gasteizen.

Bihar goizerako lainoak espero izatekoak dira, eta egun gehienean zerua oso hodeitsu egongo da Euskalmeten arabera. AEMETek eta beste hainbat zerbitzuk, ordea, arratsalde garbiagoa aurreikusi dute. Haizea ipar osagaian geratuko da, eta tenperaturak -2 eta 6 gradu artean baino ez dira mugituko. Elur kota momentuz 600 metroan ibiliko da. Asteazken eta ostegunerako espero da elur gehiena, kota 400 metrora jaitsiko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago