Hamar urte Borja Lazaro desagertu zela

Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 13:01
Kolonbiako La Guajiran desagertu zen Borja Lazaro.

Igandean elkarretaratzea deitu dute familia eta lagunek.

Datorren astelehenean, urtarrilaren 8an, hamar urte beteko dira Borja Lazaro Kolonbian desagertu zenetik. Hori dela eta, haren familiak eta lagunek elkarretaratzea deitu dute datorren igandean, hilaren 7an, 12:30ean, Urrezko Zeledonen plazan (Correosen eraikinaren aurrean).

"Gasteizko herritarrei dei egin nahi nieke Borja Lazaroren familia eta lagunak omentzeko ekitaldi honetan parte har dezaten, desagertu zenetik 10 urte bete direnean", adierazi du Gasteizko alkate Maider Etxebarriak.

Bere arrastoa galdu zenean, Borja Lazarok 34 urte zituen. Argazkigintza gustuko zuen ingeniari informatikoa zen. Kostaldeko El Cabo de la Vela herrian (La Guajira, Kolonbia) argazki erreportaje bat egiten ari zen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide