Errege gauerako abisu horia ezarri dute elurragatik

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 5a

Abisu horia aktibatu dute elurragatik, 21:00etatik aurrera. Argazkia. ALEA

Elur-kota jaisten joango da, eta 700 metrora kokatuko da asteburuan barnealdean.

Euskalmetek jakitera eman duenez, elurragatik abisu horia ezarri du Araba barnealdean. Abisu hori 21:00etatik 24:00etara egongo da indarrean, eta hurrengo egunera arte luzatuko da. Elur-kota 1000-1100 metro inguruan kokatuko da arratsaldean, eta 900-1000 metrora jaitsiko da gauean. Prezipitazioei dagokienez, txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean, non zenbait tokitan handia egin dezakeen.

Larunbatean, berriz, abisu horia 00:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. Denbora horretan, elur-kota 700-900 metrora jaitsiko da, eta batzuetan gehiago jaitsi ahal izango da. Zaparrada txiki-ertainak espero dira, sarriagoak eta ugariagoak kantauri isurialdean, eta han-hemenka zaparrada handiak bota ditzake, bereziki goizaldean eta lehen orduetan.

Igandean elur kota 700-800 metro ingurura izan daiteke, noizbehinka 600 metrora, bereziki goizaldean eta gauean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean eta egunaren lehen partean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago