Hiru erakusketarekin hasiko du urtea Zas espazioak

Erredakzioa 2024ko urt. 4a, 18:22

19:30ean aurkeztuko dituzte proiektuak. Irudia: Zas kultur espazioa

Gaur, 19:30etik aurrera, aurkeztuko dituzte proiektuak San Anton plazako aretoan.

Hiru erakusketarekin emango dio hasiera urteari Zas kultur espazioak, gaur bertan aurkeztuko dituzten lanekin. 19:30etik aurrera, Microestados, Crash komik 2023 eta Zona_20,58m2_Expositiva izango dira prest San Anton plazakoa aretoan.

Lehen bilduma Juan Andres Arias Rueda Okreren Microestados izango da. Arte Ederrak ikasi, pinturan espezializatu, eta arte urbanoan ibilbide nabarmena egin du Okrek, eta erakusketa honetan artista gisa izan duen bilakaeraren bidaia aurkezten du, hastapenetako errealismo nabarmenetik abstrakzio geometriko bateraino.

Hurrengo aretoan, Crash Komic 2023 aurkituko du bisitariak. Bertan, 2023ko lehiaketako irabazleen komikiak ikus daitezke: Iratxe Arriluzea, Izei Gallastegi, Katrina Skolina, Aritz Lopez Arrue eta Jara Alonsoren lanak. Baina baita aurkeztutakoen artean egindako aukeraketa bat ere: Ane Li Flores, Leire Martinez de la Pera, Jaione Parama Alvarez, Alex Mosquera (Dibu), Patricia Centeno, Izei Gallastegi, Maider Aldai, Markel San Martin, Unai Alonso, Jara Alonso, Katrina Skolina, Pablo Lucas Gonzalez, Ekaitz Lopez Arrue eta Oier Torralborenak. Hauek guztiak Fancine Crash argitalpenean ikus daitezke.

Areto honetan bertan, Atiza kolektiboak urtero ekoizten duen Komikiak irakurri kanpainaren kartelak ageri dira, ilustratzaile eta komikigile arabarren lana: Mauro Entrialgo, Raquel Alzate, Santi Orue, Simonides, Mikel Valverde, Ata Lasalle, Kini, Alvaro Ortega, Mundina, Aitor Eraña, Likos eta Yiming Zhao artistek sortutako kartelak.

Azkenik, "txokoak" izeneko hiru espazioetan, Zona_20,58m2_expositiva izango da, Josune Grajales Rial, Flx Javier Larreina Morales eta Ariana RAC artista gasteiztarren lana, haien bost asteko egonaldiari amaiera ematen diena, Jesus Ramirez eta Ariana RACen komisariotzapean landutako proiektuak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide