Zozketak

Txikiak elkarrekin, lotura handiak

Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 14:15
Zozketa berezia Urbide, Zestafeko Barazkiak eta Ozetako Ekonomatoarekin. Argazkia: ALEA

Txikitasunean handiak diren proiektuek ehuntzen dute gure Araba. Horren adibide dira azken hilabetean elkarlanean lan egiteko prest agertu zaizkigun proiektuak. Haiekin batera, Gabonetako zozketa berezia antolatu dugu.

Eguberrietarako giroa berotzeko, inguruan dauzkagun proiektuekin apustu txiki bat egitera ausartu gara ALEAn: egun berezi hauetan, gure komunitateari bertakoa kontsumitu eta indartzeko mezua zabaltzea. Urtean zehar egiten ditugun keinu txikiek indartzen dute gure sarea, eta Gabonetan ere gure erabakiek halako isla dute. Etxeetako mahaiak jantzi eta gure pinu azpiak betetzeko Araban sortu edo ekoizten diren produktu sare anitza dugu gure eskuetan. Bazenekien?

Gorbeialdea, Gasteiz eta Lautadako hiru proposamen ekartzen dizkizuegu gaurkoan bai Gabonei bai urte berriari beste hasiera bat emateko!

  • Zestafeko Barazkiak: Zestafen kokatuta dagoen otar ekologikoen proiektua da. Davidek (bere txakurren laguntzarekin) bere eskuez erein eta jasotako barazki freskoenak eramango dizkizu etxeko atariraino! Bere oiloen arrautzak eta sagarrondoen zukua ere gehituko ditu zure saskira. Zure elikadura hautua birpentsatu nahi duzu?
  • Ozetako Ekonomatoa: Barrundia txikia biziberritu duen proiektua dugu. Inguruko ekoizle desberdinen produktuak topatzeko gunea da. Elikagaiak baina askoz gehiago, higiene pertsonalerako produktuak, eskulanak, etxea garbitzeko xaboiak... eta garai bakoitzeko produktuen inguruko ikastaroak ere antolatzen dituzte. Kafetxo bat hartu eta proiektua ezagutu nahi? Jarri harremanetan haiekin eta ezagutu Barrundiaren bihotza.

Proiektu bakoitzaren eskaintza gertuagotik ezagutzeko aukera zabaldu nahi dugu ALEAtik. Hori dela eta Urbide, Zestafeko Barazkiak eta Ozetako Ekonomatoarekin, hiru zozketa jarri ditugu martxan ALEAren webgunean.  

Gabonetan zehar, urtarrilaren 9ra arte, ALEAkide guztiek parte hartzeko aukera zabalik izango dute zozketen atalean!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide