Aurrerantzean, entzungai dira ALEAren albisteak

Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 12:52
Albiste guztiek izango dute entzun ahal izateko botoia.

Irakurtzeko zailtasunak izan ditzaketenentzat edo entzumena landu nahi dutenentzat aukera izan daiteke baliabide berria.

Irakurtzearekin batera, orain albisteak entzuteko aukera ere eskaintzen du ALEAren webguneak. Tokikomek eta Elhuyarrek elkarrekin garatutako aplikazioaren bitartez, adimen artifizialari esker, webguneko edukia modu desberdin batean kontsumitzeko aukera izango dute ALEAkideek. 

Irakurtzeko zailtasunak izan ditzaketenei begira, entzumena landu nahi dutenentzat beharbada, edo erreportaje eta elkarrizketak entzuteko aukera baliatu nahi dutenentzat, eskura da webgunean zerbitzu berria. Albiste bakoitzaren goiko aldean izango da horretarako aukera, testu bakoitza entzuteko aplikazioarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide