Eguberri on!

Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 17:43

Konturatu orduko joan zaigu urtea, eta oporretan joan aurretik datorren urtera arte agurtu nahi zaituztegu bidelagun zaituztegun ALEAkide guztiak.

Beste behin, urtean zehar ematen diguzuen babesa eta gertuko informazioa jasotzeko egiten duzuen hautua bihotzez eskertu nahi dizuegu. Gertutasun eta berotasun horri esker egiten baitugu aurrera.

Zaindu gertukoa

Dakizuenez, gertukoa zaintzeko hartu dugun konpromiso hori, informazio hutsetik haratago, gure eguneroko bizimoduan ere txertatu nahi dugu. Arrazoi horregatik, gure inguruko negozio, denda eta establezimenduetan ALEAkide guztientzako abantailak eskaintzeko lanetan hasiak gara, eta erronka horrekin helduko diogu urte berriari ere.

Oraindik horietaz gozatzeko aukerarik izan ez baduzu, horretarako gonbidapena egin nahi dizugu. Zergatik ez Gabonak ospatu bertan ekoiztu eta egindako produktuak gozatuz?

Bide horretatik, Gabonetara begira zozketa sorta berezia izango duzue eskura: Arabako ekoizleek eskainitako produktu sorta eta saskiak batetik; eta Errege opil zoragarria bestetik.

Ondo bukatu urtea, eta hobeto hasi datorrena!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide