Gaur egun oso hodeitsua izango dugu, eta noizbehinka euria egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Termometroei dagokienez, hotzak segida izango du gaurkoan, azken egunetako izotza sortuko ez bada ere: minimoak 3 graduan egogo dira, eta goiko aldean ere tenperatura ez da 9 gradutik pasako.
Ostegunean ere antzeko giroa izango bide dugu: zerua oso hodeitsu mantenduko da gehienetan, eta bustitzeko dezenteko aukerak izango ditugu. Eolo ipar osagaian geratuko da, gogotsu. Minimoek zertxobait gorago egingo dute. baina galinstanoa ez da larregi mugituko: 6 eta 9 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.