⛅ EGURALDIA

Goiz eguzkitsua, eta fuera

Erredakzioa 2023ko abenduaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldetik aurrera hodeitza trinkotuko da, eta bihar egun gehiena estalita geratuko da. Abisu horia dago, muturreko tenperatura baxuengatik. 

Lanbroak izango ditugu, baina eguerdira arte Eguzkia ikusi ahalko dugu, zeruan dotore. Arratsaldetik aurrera, ostera, lainoak pilatzen hasiko dira. Haize aldakorra ibiliko da, eta termometroak oso koska baxuetara iritsiko dira: Gasteizen -2 eta 10 gradu arteko aldea iragarri dute. Hortaz, Euskalmetek abisu horia emana du goizeko hamarrak arte.

Asteazkeneko zeruak nahiko hodeitsu egongo dira, eta noizean behin euria bota ahalko du ere. Ipar-mendebaldetik ufa egingo du Eolok, zenbaitetan gogoz. Termometroek menia pixka bat emango dute, eguneko tartea 4 eta 9 gradu artean ibiliko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago