Lainoak agertuko dira goizean, baina, behin horiek altxatuta, zerua oskarbi mantenduko da. Batez ere goizean eta gauean izotza sortzeko arriskua dago, eta Euskalmetek abisu horia eman du horregatik. Hauteskundeetarako zerrendak osatzen hasiak direnez, haize aldakorra izango dugu: goizean batez ere hegoaldetik egingo du ufa, eta iparraldetik arratsaldean, gustu guztietarako. 0 eta 11 gradu arteko tenperaturak izango dituzte Gasteizen.
Bihar goizean ere antzeko giroa mantenduko da. Lainoaren ostean, eguzkitsu mantenduko da. Halere, arratsalde partean aldaketa etorriko da, eta hodeiak agertzen hasiko dira. Haizea aldakor ibiliko da, eta Gasteizen -2 eta 11 gradu arteko aldea izango dute. Hortaz, izotzagatiko abisu horia bere horretan mantendu du Euskalmetek.