Zerua hodeitsu mantenduko da gaur, egunaren lehen partean bederen. Are, egunaren hasieran euria egin dezake, baina, ondoren, arratsaldetik aurrera, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Ipar osagaiko haizea ibiliko da, ahul-bizi. AEMETen arabera, Gasteizen 7 eta 12 gradu artean baino ez da mugituko galinstanoa.
Asteburuan, Eguzkia ikusi ahalko dugu, baina ez da ez mauka motzean ibiltzeko girorik izango. Larunbat arratsaldean zerua nahiko garbi egongo da. Igandean, berriz, hodeiak eta ostarteak egongo dira. Tenperatura minimoek modu nabarmenean behera egingo dute: asteburuko bi egunetan hurrenez hurren 1/11 eta -1/10 gradu arteko aldea izango dugu.