⛅ EGURALDIA

Hotz, hodeitsu eta euritsu

Erredakzioa 2023ko abe. 13a, 08:21

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodei asko eta zaparradak izateko arriskua: horiek gaurkorako aukerak. Baita dezenteko hotza ere.

Aldaketa askorik ez datozen orduetan, tenperaturetan ez bada. Izan ere, zerua oso hodeitsu mantenduko da egun osoan, eta, bereziki arratsaldetik aurrera zaparradak bota ditzake. AEMETen arabera, ekaitz modura bota dezake. Goizean Eolok mendebaldetik egingo du ufa, eta ipar-mendebaldetik arratsaldean, bolada gogorrekin. Hotza nabarituko dugu, dezenteko beherakada datorrelako: 5 eta 10 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen, baxuenetan 3 graduko sentsazio termikoaz.

Biharko, antzeko panorama marraztu dute: zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparradak ere izango ditugu. Haizea ipar-mendebaldeko osagaian mantenduko da, eta batez ere egunaren hasieran gogor joko du. Tenperaturetan, aldaketarik ez: 5 eta 9 gradu artekan dantzari ibiliko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!