⛅ EGURALDIA

Hodeitzak trinkotzera joko du

Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 08:29

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak pixkanaka ugarituko dira, eta arratsaldetik aurrera zerua estalita geratuko da. Bihar tenperaturak berriro amilduko dira.

Gaur goizean zehar hodeiak pilatzen joango dira, eta arratsalde parterako zerua estalita geratuko da. Euria ere egin dezake arratsaldean. Mendebaldetik joko du Eolok, eta bolada gogorrak izango ditu. Pittin bat beherago joko duten arren, baina, oro har, tenperaturak antzera mantenduko dira: Gasteizen 9 eta 16 gradu artean mugituko da galinstanoa.

Hodeitzak segida izango du bihar, eta zerua oso hodeitsu mantenduko da. Zaparradak ere bota ditzake. Elur kota 1.300 metroan egongo da. Haizeak mendebaldetik egingo du goizean, eta ipar-mendebaldetik arratsaldetik aurrera. Arratsaldekoa bereziki indartsua izan daiteke. Tenperaturetan jaitsiera nabarmena nabarituko dugu, bai minimo zein maximoetan: 5 eta 10 gradu artekoak espero izatekoak dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago