⛅ EGURALDIA

Epel, eta euriaren zain

Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 08:28

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur hodei gutxi egongo dira, baina bihar hodeitza eratuko da berriro, eta seguruenera euria egingo du.

Astearen lehen hau zerua hodei gutxirekin egongo da. Goizean lainoak agertuko dira, baina, ondoren, ikusiko diren gehienak goi mailakoak baino ez dira izango. Hego-mendebaldeko haizea ahul-bizi ariko da, zenbait bolada gogorrekin. Aurreko egunotako epeltasunak segida izango du termometroetan, eguneko tartea Gasteizen 10 eta 16 gradu artean ibiliko baita.

Aste zaharraren artekoa, berriz, bestelako kutsuarekin dator. Egunaren lehen partean goi mailako hodeiak agertuko diren arren, bigarren partean hodeitza trinkotuko da, eta euria ere botako du. Hego-mendebaldeko haizea aldakor bilakatuko da orduek aurrera egin ahala. Osterantzean, tenperaturetan ez da aldaketa larregirik igarriko, eguneko tartea 9 eta 16 gradu artean geratuko baita.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago