Arabako Bideo-kopla Lehiaketaren finala, osorik ikusgai

Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 14:00

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Salburua gizarte etxeko aretoa girotu zuten Oihana Iguaran, Unai Anda, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta eta Irati Andaren bertsoek, Arabako Bideo-kopla Lehiaketaren IV. edizioa borobiltzeko.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk elkarlanean —Gasteizko Udala, Laboral Kutxa, BAHK eta Elkar erakundeen babesarekin— antolatutako bideo-kopla lehiaketaren IV. edizioak "gero arte" esan du, bosgarren ediziora arte. Laugarren edizio honi amaiera borobila emateko, hori bai, sari banaketa eta bertso saio paregabea antolatu genituen joan den igandean, azaroaren 3an, Gasteizko Udalak sustatutako Euskararen Astearen barruan.

Oihana Iguaran, Unai Anda, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta eta Irati Anda bertsolariekin batera, Uxue Diaz de Zerio —gai jartzaile gisa—, Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel —musika eta laguntza eskaintzeko— izan ziren oholtza gainean. Ordubete inguruko bertsio saioa entzuteaz eta saritutako bideo-koplak ikus-entzuteaz gain, talde irabazleek zegozkien sariak jaso zituzten:

  • Publikoaren lehen saria (3.624 boto): Aldaialde 5A. Elkarren material sorta taldearentzat.
  • Epaimahaiaren sariak:
    • Elkar taldearen material sorta:
      • Arantzabela 5A
      • Sansomendi
      • Laudio 5B
      • Mendialdea LH5
      • Araia 5
      • Landazuri 5

    • Lautada Puzle Room ihes-gelan esperientzia bat, Laboral Kutxaren eskutik:
      • Bertxilika DBH1

    • Bakh-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia bat:
      • Bastida 6
      • Bertxilika LH4
      • Aldaialde 5A
      • Murgia LH6

Azken asteetan "Bertso Olinpiadak" gaiaren inguruan sortutako bideo guztiak ikusgai dira ALEA.eus webguneko atal berezian. Araba osoko 2.000 umek baino gehiagok parte hartu dute aurtengo bideo kopla lehiaketan, eta, orotara, 107 bideo-kopla aurkeztu dituzte laugarren edizio honetara. Gainera, herritarrek milaka eta milaka boto eman dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide