⛅ EGURALDIA

Nahi eta ezin

Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 08:32

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro desatseginarekin batera etorriko da zubia, astelehenean lanerako buelta horren gogorra izan ez dadin. Euria ekaitz gisa etorri daiteke, gaur arratsaldetik hasita eta larunbateraino.

Gaur zerua oso hodeitsu egongo da, eta batez ere arratsaldean euria egingo du. Ekaitzak ere jo lezake. Hego mendebaldeko haizea egongo da, eta batez ere egunaren hasieran bolada oso gogorrak izan ditzake. 2 eta 10 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.

Bihar antzeko giroa egongo da: oso hodeitsu eta bustitzeko probabilitate handiekin. Euria ekaitz modura etorriko da, batez ere goizean. Mendebaldetik egingo du Eolok, ahul bizi. Termometroari dagokionez, nahiko baxu geratuko da eguna, 3 eta 11 gradu artean.

Larunbatean zeru hodeitsuak egongo dira, eta euri txikia egin dezakeelako ideian bat datoz Euskalmet zein AEMET. Maximoek gora egingo badute ere, minimoak nahiko baxu mantenduko dira: 5 eta 16 gradu arteko aldea espero da.

Igandeari begira, AEMETek zeru hodeitsuak iragarri ditu, baina euria egiteko arriskurik gabe. Egun horretan tenperatura minimoak dezente hobetuko dira, eguneko tartea 12 eta 17 gradu artean geratuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago