Zeru hodeitsuak edo oso hoditsuak iragarri ditu Euskalmetek, iragarpenaren alboko widgetak hodei gutxi iragartzen dituen arren. Bestelako iragarpenei helduta, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direla dirudi. Arratsaldeko hodeiak erdi edo goi mailakoak izango dira. Euskalmeten arabera, zaparrada txikiak egon daitezke. AEMETen arabera, %0ko probabilitatea dago horretarako. Bezeroak erabaki dezala. Mendebaldeko haize ahul bizia izango dugu, eta tenperaturen tartea 0 eta 9 gradu artean ibiliko da —adi izotzari—, sentsazio termikoa -2ºC-ra iritsiko den arren.
Asteazkenean ere antzeko giroa egongo da. Behin goiz lanbroa altxatuta, zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina erdi eta goi mailako hodeiekin. Haizeak hegotik egingo du, aparteko indarrik gabe. Tenperaturen tartea hiriburuan antzekoa izango da, 0 eta 11 gradu artekoa.