⛅ EGURALDIA

Ostarteak, baina blaitzeko aukeraz

Erredakzioa 2023ko abe. 4a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Datozen 48 orduetan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, bai eta euri egiteko aukera ere. Tenperaturak nahiko baxu egongo dira. 

Ostarteak zabalduko diren arren, oro har, zerua hodeitsu egongo da gaur, eta noizbehinka euria izango dugu ere. Mendebaldeko osagaia nagusi izango da egun gehienean; zenbaitetan, bolada gogorrekin. Elur kota 1.200 metroan kokatuko da egunaren amaieran. Tenperatura minimoek zertxobait hobera egingo dute, eguneko tartea Gasteizen 3 eta 13 gradu artean mantenduko delarik.

Bihar antzeko giroa errepikatuko da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko baitira. Euria egitekotan, goizean egingo du. Eolo mendebaldeko osagaian mantenduko da goizean, baina arratsaldetik aurrera aldakor ibiliko da. Berriz ere, tenperaturek beheranzko joeran sartuko dira: 1 eta 10 gradu arteko aldea espero izatekoa da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago