Gaur goizean eta egunaren amaieran zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria ere bota dezake. Egunaren erdiko orduetan, baina, ostarteak zabalduko direla dio Euskalmetek. Mendebaldeko haizea ibiliko da gehienetan, eta tenperatura maximoak amilduko dira, eguneko tartea Gasteizen 5 eta 11 gradu artean geratuz.
Larunbatean, goizean zaparrada batzuk izan ditzakegu, baina pixkanaka atertuko du, eta ostarteak zabalduko bide dira. Igande goizean lainoa agertuko da, eta gero zerua hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Iragarpen batzuek elurra aurreikusten zuten arren, azkenean elur kota 1.200 metroren bueltan geratuko da. Halere, hotz handia egingo du, astebururako aurreikuspenak Gasteizen 1-8 eta 0-8 gradu artekoak baitira