Gaur zeruak hodeitsu jarraituko du, eta euria ere bota dezake. Eolo hego-mendebaldetik arituko da, eta bereziki eguerditik aurrera bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturen tartea hiriburuan 9 eta 16 gradu artekoa izango da.
Ostegunean, goizean garbiago egongo bada ere, bereziki eguerditik aurrera euria egingo du. Gauean berriro atertzera joko bide du. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, eta ipar-mendebaldekoa arratsaldetik aurrera. Minimoek berriz ere behera joko dute, eguneko tartea 6 eta 15 gradu artean kokatuz. 6 eta 15