Goizean zeru estaliek segida izango dute, eta euria ere izango dugu lagun. Arratsaldean, ordea, ostarteak zabalduko direlakoan dago Euskalmet. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta gau partean hegoaldeko osagaian finkatuko da. Minimoek zertxobait gehiago egingo dute gora, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 13 gradu artean geratuko baita.
Biharko ez da aldaketa larregirik espero, eguna hodeitsu mantenduko delako. Egunaren hasieran eta amaieran egon daiteke euria egiteko aukera gehien. Haizea gaur baino gogorrago ibiliko da, hego-mendebaldetik. Termometroari dagokionez, minimoak bere horretan geratuko dira, baina maximoek alaitasun pixka bat emango diote asteazkenari, 9 eta 16 gradu artean mugituz.