Leku askotan lanbroarekin hasiko da eguna. Oro har, zerua hodeitsu mantenduko da, batez ere arratsaldetik aurrera. Euri txikia egin dezake egunean zehar, baina gau partean atertuko du. Haizeak hego-mendebaldetik egingo du ufa goizean, eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Zenbaitetan, bolada gogorrak izango ditu. Tenperatura minimoak nahiko baxuak izango dira, eta goi mailetan ere ez da Karibe Mix entzuteko moduko egoera izango: 3 eta 12 gradu arteko aldean ibiliko da galinstanoa.
Bihar antzeko agertokia izango dugu: zerua hodeiez beteta egongo da. Euri pixka bat egin dezake biharkoan ere. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, bolada gogorrekin. Minimoek menia pixka bat emango dute, baina maximoak bere horretan mantenduko dira: 8 eta 12 gradu arteko aldea aurreikusi du AEMETek Gasteizerako.