⛅ EGURALDIA

Aire zabaleko planak, hobe igandean

Erredakzioa 2023ko aza. 24a, 08:24

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur hasita eta asteburuan zehar hodeiak nagusituko dira, batez ere larunbatean. Igandean ostarteak ere ikusi ahalko dira.

Atzo baino hodeitsuagoa egongo da gaurko eguna. Haizea berdin mantenduko da, ipar osagaian, eta tenperaturetan ere ez da aldaketa nabarmenik izango, eguneko tartea Gasteizen 7 eta 13 gradu artean mantenduko baita.

Asteburu osoan hodeiak ez dira aldenduko. Larunbat goizean bereziki zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria ere bota ahalko du. Igandean garbiago egongo omen da, lehen orduetan lainoak agertuko diren arren. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu agertuko da, baina erdi eta goi mailakoekin.

Asteburu osoan zehar tenperatura minimoei erreparatu beharko zaie, zenbait tokitan izotza agertu daitekeela diolako Euskalmetek. Larunbatean 5 eta 12 gradu arteko aldea izango dugu, eta igandean, berriz, 4 eta 14 artekoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 
 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago